E-PLAN (Ingeniaritza elektrikoa)

Zer da e-Plan?

Software espezifiko hori une honetan industria-proiektuak diseinatu eta kudeatzeko irtenbiderik onena da.

E-plan, gainera, proiektuko fase guztietarako kudeaketa-elementu bat da, diseinutik hasi eta egikaritzea, fabrikazioa edota erosketak barneratuz. Modu horretan eta era pertsonalizatuan lanketak optimizatu eta automatizatu egiten dira.

E-Plan erabiltzearen onurak

Proiektuaren dokumentazioa erraztu egiten du
Argitasun handiagoa bezeroari helarazitako informazioan. Halaber, langile teknikoei laguntzen die osagaiak erraz bilatzen eta paneleko funtzionamenduan.

Denborak eta kostuak minimizatu egiten ditu
Garapen-fasean modelo errealistak ikus ditzakegu. Modu horretan, akatsak, denborak eta kostuak minimizatu egiten ditugu hurrengo egikaritze-fasean.

Etorkizuneko prozesuetarako datuak esportatzea
Oso erraza da hurrengo lanketetan erabiltzeko oharrak sortzea: berrikuspena, hornidura, obraren egikaritzea edo fabrikazioa.Modu horretan gure bezeroak laguntzen ditugu beren prozesuen eraldaketa digitalari begira, 4.0. Industrian oinarrizko kontzeptua.

Osagaien fabrikatzaile handiek bultzatua
Fabrikatzaile elektriko nagusien osagaien liburutegiekin lan egiten dugu. Horri esker osteko dokumentazio eta erreferentziak ipintzeko lanketa efizienteagoa da.

Ingeniaritza elektrikoa EBarrueta enpresan

E-Plan ezinbesteko tresna bilakatu da guretzat proiektu elektrikoen kudeaketan eta panelen fabrikazioan. Gure ingeniaritzako departamentuak modulu ezberdinekin lan egiten du irtenbide onenak emateko.

Muntaketa Elektrikoa

EBarrueta enpresak lantalde espezializatua du, ingeniaritzan, horniduran eta muntaketa elektrikoen egikaritzean esperientzia handia duena. Esperientzia horri esker edozein instalazio eta muntaketa elektriko industrial mota erabateko bermez gauza dezakegu.

Gure bezeroen premietara egokitzen gara eskua giltzan osoko proiektuen garapenera arte.
Kalitate-politikak eta ingurumenaren kudeaketa ikertzeko proiektuetan nahiz energia-efizientziako ikerketetan kolaboratzen dugu.

Hauek dira gure muntaketa nabarmenetako batzuk:

  • Harguneen instalazioak, makineria eta ekoizpen-ildoak.
  • Behe-tentsioko eta banaketarako koadro elektrikoen muntaketa.
  • Kontrolerako koadroen muntaketa.
  • Prozesu industrialen, programazioaren eta komunikazioen automatizazioa.

.

Telekomunikazioak

EBarrueta enpresak esperientzia zabala du Telekomunikazioko zerbitzu eta sistemen garapenean, hastapeneko diseinutik horien jarduketa eta mantenura arte.

Gure bezeroak laguntzen ditugu beren prozesu industrialen eraldaketa digitalean eta automatizazioan, gaur egun ziberindustria edo industria adimentsu ezagutzen denaren oinarrizko kontzeptuak.

Gure lana enpresa baten alderdi guztiak elkarlotzen laguntzea da, automatizazio eraginkorra eta, modu horretan, jardunean funtzionaltasun handiagoa lortuz.

Gure konpetentzien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Komunikazio industrialak eta kontroleko arkitektura-sareen diseinua.
    Industria modernoan errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko funtsezko tresnak.
  • DPZ, RACK, SAI, patch panel eta tentsioko banagailuen diseinu eta eraikuntza.
  • Adituak Profineten
    Merkatuko Ethernet estandar industrial nagusia. Etorkizunera begirako mundu mailako teknologia 4.0. Industria sortzeko prozesuen automatizazioa.
  • Adituak Profibusen
    Gaur egun landa autobus sare arrakastatsuena. Zelulen kontrolean eta landa kontrolean lan egitera bideratua, bi norabideko komunikazioa eskaintzen du abiadura handiko aplikazio kritikoekin.
  • Zuntz optikoko ziurtapenak eta erreflektometriak, modu anitzekoak eta modu bakarrekoak.

Mantenua

EBarrueta enpresak mantenu iragarle, prebentziozko eta zuzentzailea eskaintzen du, instalazio guztiak egoera ezin hobean eduki eta horien funtzionamendu egokia bermatzeko.

Hori lehentasuneko kontua da guretzat hasi ginenetik eta horrela abalatzen duten gure bezeroek. EBarrueta enpresak mantenu-plan pertsonalizatuak eskaintzen ditu, enpresa bakoitzaren eskakizun eta premien arabera. Hiru mantenu motak konbina daitezke. Horrela, ekoizpen edo zerbitzuaren kalitate hobetzea eta sistema eta osagai ezberdinen bizitza modu ekonomiko eta efizientean luzatzea lor daiteke.

  • Mantenu iragarleak osagai ezberdinen jarraipena egiten du. Horri esker edozein zati egoera onean ez dagoenean ordeztu eta konpondu egin ditzakegu, akatsak eta anomaliak murriztuz.
  • Prebentziozko mantenua kaltetutako elementuak aldizka ikuskatu eta berrituz egiten da. Helburua etorkizunean kostu handiko konponketak murriztu eta ekiditea da, materialak eta ekipamenduak erabilgarri daudela eta errendimendu efiziente bat ziurtatuz.
  • Mantenu zuzentzailea elementuren batek huts egin duenean egiten da. Mantenu iragarle eta prebentziokoa egoki eginda konponketa horiek ekidin egingo dira, nahiz eta zenbait kasutan saihestezinak izan.

Mantenu egoki baten helburuen artean hauek nabarmentzen dira:

  • Ustekabeko akats edo etenak murriztea, modu horretan, osagai guztiek etenik gabe eta efizientziaz funtziona dezaten, horien erabilera-bizitza luzatuz.
  • Gertatu aurretik higadurak edo hausturak hautemateko berrikuspenak.
  • Larrialdizko konponketa edo asistentziak egitea.
  • Kalitate eta segurtasun arloko mantenurako politikak zehaztea.
Menu