EBARRUETAK 2 planta ditu Aiaraldeako eskualdean. Nerbioi ibaiak Kantauri itsasorako bidean irekitako haran handi hori ingurune berde iraunkorra da, panoramika bikainak eskaintzen dituena, non landa izaerako habitata eta hirigune ugari uztartzen baitira.
Lurralde hori Bilbo eta Gasteiz hiriburuetatik gertu dago, eta horiekin ongi komunikatua. Bietatik, AP-68 autopistak Laudiorekin bat egiten du 3 zenbakidun irteeran barna.
Gure planta nagusia Laudion kokatzen da. Eskualdeko herri nagusia, hala biztanle kopuruari nola industria eta merkataritza jarduerari dagokienez.
Hor daude zentralizatuta ingeniaritza elektrikoko, Administrazioko eta finantzako zerbitzuak, bezeroen Arreta nahiz muntaketa elektrikoko tailerra.
Amurrioko gure plantan, material elektriko eta makineriaren Biltegia kokatzen da, eta baita Mantenurako eta koadro elektrikoko fabrikaziorako tailerrak ere.