Enpresa

Adituak gara ingeniaritza elektrikoan eta osoko zerbitzuak eskaintzen ditugu, hastapeneko diseinutik instalazio elektrikoen muntaketa eta ondorengo mantenura arte.

Gure langileen etengabeko prestakuntzari eta berrikuntzaren aldeko gure apustu jarraituari esker, osoko irtenbideak eskaintzen ditugu mantenu eta laguntza tekniko industrial mota guztietan.

Electricidad Barrueta S.L. Sozietatea 1967an sortu zen zerbitzu osokoa eta garai hartako industriaren eskakizun berrietara egokitua eskaintzeko asmoarekin. Gaur egun, ibilbide luze honi ekin genionean gurekin izan ziren enpresa asko gure bidelagun dira oraindik.

EBarrueta enpresak hazten eta teknologia berrietara egokitzen jarraitzen du. Gure helburua zerbitzurik onena eskaintzea da Kalitatez, Segurtasunez eta ingurumenarekiko Begirunez. Ibilbide luzea badugu ere, enpresa gazte eta ekintzailea garela uste dugu, non aurrerapenerako gure ardatzek hiru premisa hauek dituzten oinarritzat:

  • Kalitatea:
    Gure lan guztiak gure Kalitate Eskuliburuan jasotzen diren prozedura eta trazabilitatearen arabera burutzen dira. Tresna hau UNE-EN ISO9001 arauarekin bat etorriz idatzi eta txertatu da.
  • Segurtasuna:
    Gure eguneroko lanaren funtsezko zutabea da gure langileen babesa eta segurtasuna. Beren espezializazio handiari eta lanketa ezberdinak burutzeko ditugun ekipamendu eta makineria moderno eta egokien erabilgarritasunari esker.
  • Berrikuntza:
    Kalifikazio handiko lantaldea dugu, etengabeko bilakaeran dena eta gure bezeroen premiekin konprometitua.

 

*Eranskinak:
9001 ziurtagiria
Certificado ISO 9001

EBARRUETAK 2 planta ditu Aiaraldeako eskualdean. Nerbioi ibaiak Kantauri itsasorako bidean irekitako haran handi hori ingurune berde iraunkorra da, panoramika bikainak eskaintzen dituena, non landa izaerako habitata eta hirigune ugari uztartzen baitira.
Lurralde hori Bilbo eta Gasteiz hiriburuetatik gertu dago, eta horiekin ongi komunikatua. Bietatik, AP-68 autopistak Laudiorekin bat egiten du 3 zenbakidun irteeran barna.

Gure planta nagusia Laudion kokatzen da. Eskualdeko herri nagusia, hala biztanle kopuruari nola industria eta merkataritza jarduerari dagokienez.
Hor daude zentralizatuta ingeniaritza elektrikoko, Administrazioko eta finantzako zerbitzuak, bezeroen Arreta nahiz muntaketa elektrikoko tailerra.
Amurrioko gure plantan, material elektriko eta makineriaren Biltegia kokatzen da, eta baita Mantenurako eta koadro elektrikoko fabrikaziorako tailerrak ere.

LAUDIO/LLODIO
Pol Industrialdea, 3-4 / 3-5
01400 Laudio / Llodio

Fax +34 946 724 092
Tel. +34 946 721 765
info@elecbarrueta.com

AMURRIO
Pol. Maskuribai A01
01470 Amurrio

Fax +34 946 724 092
Tel. +34 946 721 765
info@elecbarrueta.com

Ander Barruetabeña

Gerentea

Ibon Barruetabeña

Ingeniari Elektronikoa

Leire Luja

Kalitate Kontrola eta Administrazioa

Laura Barroso

Erosketak eta biltegiaren kudeaketa

Josu Martín

Proiektu egilea

Isaac Vera

Proiektu egilea